Musika izan zen Lekeitioko protagonista barikuan [apirilak 15]. Eguraldia lagun, kalerik kale ibili ziren herriko Musikaia Musika Eskolako ikasleak, herriko kaleak alaituz. Herrian zehar, musika doinuak zabaldu ondoren, plazan amaitu zuten kalejira, eta txalo zaparrada handiak jaso zituzten.”Oso arratsalde polita izan da, eguraldiak lagundu digu zorionez eta jende asko inguratu da plazara”, adierazi dute Musikaia Musika Eskolako zuzendariek.
Musikaia Musika Eskolako musikariak Lekeitioko portuan zehar, kalejiran. Argazkia: Musikaia
Belarriak eta ahoa ere gozarazteko aukera eskaini zuten. Izan ere, herritarrei musika emanaldi berezi bat eskaintzeagaz gainera, txokolatea ere eskaini zuten. Horrela, goxo-goxo, jende asko gerturatu zen barikuko emanaldia entzun eta merienda jatera.
Musikaia Musika Eskolako musikariak kalerik kale. Argazkia: Musikaia
Musika Eskolak eskerrak eman dizkie emanaldia posible egiten lagundu dieten guztiei. “Batez ere ikasle, guraso eta udalari. Eskerrik asko Musikaia Eguna hain polita egiten laguntzeagatik!”
Musikariak eta herritarrak, dantzan, plazan eskainitako emanaldian. Argazkia: Musikaia