Legeak “hutsune larriak” dituela eta suhiltzaileen gehiengoak ere horren aurka egin duela argudiatuta, EH Bilduk, PSE-EEk eta PP-k Larrialdi Zerbitzu eta Suteak Itzaltzeko eta Salbamendurako Legea (Suhiltzaileen Legea bezala ezagutua) atzera botatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari (EAJ).
Legebiltzarreko
oposizioko hiru talde nagusiek zuzenketak egin dizkiote gaur [apirilak 19] Legeari. Gainera, gaur egun Eusko Legebiltzarrean tramitean dagoen lege horren aurka
hainbat firma bilketa eta mobilizazio egin direla ere gogora arazi dute aipatu alderdi politikoek.
Joan den astean, esaterako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako suhiltzaileek
bizikleta martxak egin zituzten. Eta Bizkaiko bigarren etapa, esaterako,
Lekeition hasi eta Lea-Artibain barrena ibili zen.
Julen Arzuaga EH Bilduren legebiltzarkideak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, Jaurlaritza ez da suhiltzaileen sindikatuekin legea negoziatzeko prest agertu. Horrez gain, haren esanetan, Jaurlaritzak ez du osposizioko alderdiekin ere adostasuna bilatzeko ahaleginik egin.
Bizkaiko suhiltzaileek egindako bizikleta martxa, Markina-Xemeinen.