Ondarroako Erdi Aroko azoka egiteko diru partida ez zaie Kamiñaldeko kaltetuei bideratuko
Erdi Aroko Batzordeko partaide batzuek egin zuten diru partida kaltetuei bideratzeko proposamena. Eztabaida batzorde osora zabaldu eta gero, Erdi Aroko azoka udal partida erabilita egitea erabaki zen atzoko bilera [apirilak 19]. Beraz, partida hori ez zaie Kamiñaldeko kaltetuei bideratuko. Lau urtean behin egiten den azoka irailaren 24an egingo da.
Halaber, Kamiñaldeko lur jausiak kaltetutako herritar guztiei elkartasuna adierazi nahi izan diete batzordea osatzen zuten norbanakoek eta elkarteek.
Bestea alde batetik, Erdi Aroko azoka antolatzeko oraindik ere behar asko egin behar dela esan zuten ordezkariek. Beraz, herritarrei batzordean parte hartzeko deia luzatu diete; hurrengo bilera maiatzaren 10ean izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.