Joan den asteko barikuan egin zen ikastaroa. Horretan, hainbat herritarrek parte hartu zuten. Besteak beste, konpostaren prozesua ezagutu eta auzokonpostagailua dagoen tokira ere joan ziren parte hartzaileak. Herritarrek Lea-Artibai Amankomunazgoko teknikariaren argibideak entzun ahal izan zituzten.
Etxean eta auzoan konposta egiteko kanpainaren baitan egin zen saioa. Izan ere, Ziortza-Bolibarko Udalak herritarrak konposta egitera animatu nahi ditu. Beraz, autokonposta egin nahi duten eta joan den asteko ikastaroan parte hartzeko aukerarik eduki ez zuten herritarrek ere udaletxean autokonpostagailuak jasotzeko aukera daukate.
Autokonposta egingo dutenek teknikarien bisita jasoko dute etxean. Auzokonposta gunea, berriz, hilabetean behin bisitatuko dute teknikariek.
Konpostaren inguruko ikastaroa, Ziortza-Bolibarren. Argazkia: Ziortza-Bolibarko Udala