Haurrak osasunean hezi eta hazteko zaintzei buruz hitz egingo du Txabi Txakartegi pediatra ezagunak,
martitzenean [apirilak 26],
18:00etan, Lekeitioko kultur etxeko
Azkue aretoan emango duen hitzaldian. Altzuan Lekeitioko hazkuntza taldeak gonbidatuta dator pediatra lekeitiarra
, eta
Umearen pisu sobera: Esku-hartzea lehen mailako arretako Pediatrian izenpean aurkeztu duen bere tesi doktorala aurkezteagaz gain, umeen zaintzaren inguruko ideia eta elementuak azalduko dituela jakitera eman dute antolatzaileek.
Txabi Txakartegi pediatrak Elikadurari buruz emandako hitzaldia.
Osasun etxean ematen den bularra emateko tailerretik sortu zen
Altzuan Lekeitioko hazkuntza taldea. Umeen hazkuntzaren inguruan esperientziak partekatu eta elkartasunerako eta laguntasunerako espazio bat sortu dute. Horrela, orain dela bi hilabetetik hona, hogei bat laguneko taldea batzen da, martitzenero, kultur etxeko Txitxintokian. “Ume baten hazkuntzan dabilen edonorentzako taldea da, elkar laguntzea dugu helburu, bakoitzak dakienetik”, azaldu dute.
Txabi Txakartegiren hitzaldia da Altzuan taldeak kalera begira antolatu duten lehen ekimena. Hitzaldia doan izango da eta herritar guztiei zabalik dago.