Hainbat urtez Lekeitioko gazteen komunikazio tresna garrantzitsua izan den
Zeresana berriz ere bueltan dator, eta horren berri emango dute
zapatuan [apirilak 23], Lekeition ospatuko duten Zeresana Egunean. Goizetik hasita gauera arteko egitaraua antolatu dute aurten ere, Lekeitioko gazteek, eta egunari hasiera emateko 11:00etan elkartuko dira guztiak plazan.
Lekeitioko gazteak Zeresana Eguna ospatzen.
Zeresana komunikazio proiektua izango da, duda barik, goizeko lehen orduko gai nagusia. Beti bezala, solasaldia izaten dute lehenbizi gazteek, urte horretan arduratzen edo lantzen dabiltzan gaiak jorratzen dituztelarik. Izan ere, Zeresana Egunaren helburu nagusia Lekeitioko gazteen arteko komunikazioa bultzatu eta harremanak sendotzea da eta.
Bazkaria, musika eta jolasak
Jaia baina, ez dute albo batera utziko. Horrela, 12:00ak aldera hasiko dira koadrillak
paellak prestatzen. Behin bazkaldutakoan,
jolaserako tartea hartuko dute mahai jokoak eta Tribiala mahai gainean jarriz. Jokoekin amaitutakoan
poteo girotua izango dute, Lekeitioko kaleetan zehar, Sakatu Eelektrotxarangak lagunduta.
Afaltzeko ordurako
karaokea eta
DJ Gabi-ren emanaldiak antolatu dituzte, biak Konpainiako eliz aurrean izango dira, eta egunari amaiera emateko, 01:00ak aldera, “
pantalo eta kantzontzilo txapelketa” egingo da plazan.
Kamisetak eta tiketak
Zeresana Egunera prest joateko, Zeresanako kamisetak eta bazkarirako tiketak salgai jarriko dituztela jakitera eman dute gazteek. Bariku iluntzean aurkitu ahalko dira, Eskolapean, 7 eurotan. Hala ere, bertan egunean ere, azken orduan dabiltzanen eskura jarriko dituzte plazan.
Zeresana Egunean parte hartzeko gonbitea luzatu diete herritar guztiei. “Gazte eta ez hain gazte, Lekittarrona dalako animatu eta etorri Zeresana egunera”.
EGITARAUA