Indarkeria matxistaren edo sexu erasoen biktimen arretarako mahaia osatu dute Lekeition
Indarkeria matxistaren edo sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta eskaintzen dieten udal sailetako eta udalez gaindiko erakundeetako adituez osatutako mahai teknikoa eratu dute gaur [apirilak 22], Lekeition.
2016ko martxoaren 2an egin zen osoko bilkuran Indarkeria matxista eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobetzeko Lekeitioko Udaleko Protokoloa onartu zuten, aho batez. Protokoloari jarraiki, osoko bilkuran onartu eta epe laburrean eratu dute mahai teknikoa.
Zehazki, Lekeitioko Udaleko Gizarte Ongizate Zerbitzua, Lekeitioko Udaleko Berdintasun zerbitzuko teknikaria, Lekeitioko Udaltzaingoa, Lea-Artibai Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuak, Lekeitioko osasun etxeko profesionalak, Ondarroako komisaldegiko Ertzaintza eta herriko hiru ikastetxeetako ordezkariek osatzen dute.
“Mahai horrek dituen betebeharrak, besteak beste, atenditu diren kasuetan egindako esku-hartzeak aztertu eta ebaluatzea eta Protokoloan hobekuntzak proposatzea izango da, biktimei ematen zaien arretaren kalitatea hobetu ahal izateko”, azaldu dute.
Mahaiak, urtean ohiko bi batzar egingo ditu.