Europa bat-batean kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketak Markina-Xemeingo Kontzekupean batu zen ikuslegoa harrapatu zuen atzo iluntzean. Inprobisatzaileen etorriak eta sinpatiak ikuslegoaren irrifarre, txalo eta alaitasuna ateratzea lortu zuen. Ikusminez hasi zutena, jai giroan amaitu zuten, Kontzekupeko aulkietan jarrita zein inguruan zutik zeuden ikusleek.
Inprobisatzaileak, aurkezlea eta musikariak atzoko emanaldiaren amaieran.
Europa bat-batean Mintzola ahozko lantegiaren proiektuetako bat da, Donostia 2016 Fundazioagaz elkarlanean gauzatutakoa. Bertsolaritza bezala, ahozko kantu inprobisatuak ehunka molde dituela jakinik, kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa bat antolatu dute, apirilean eta uztailean egingo dena. Atzo ailegatu ziren inprobisatzaileak Markina-Xemeinera eta publikoa poltsikoan sartzea lortu zuten.
Kontzekupeko oholtza gainean egon ziren Markina-Xemeingoa den Nerea Ibarzabal eta Jon Martin bertsolariak, Kurdistanetik etorri den Zinar Ala, eta Sardiniako ordezkariak Simone Monni eta Paola Dentoni.
Iker Iriartek aurkeztu eta gidatu zituen guztiak, inprobisatzaileei lana jarriz. Bakoitzak bere jardunaren erakustaldia egin zuen baina, nahasita ere ibili ziren, aparteko emanaldia eskainiz.
Ahots laguntzaile eta musikarien laguntza ere izan zuten inprobisatzaileek. Lan horretan aritu ziren Sardiniako Stefano Cara eta Michele Deiana. Bi musikariek trikiti eta pandero doinuekin Egun da Santimamiña joz amaitu zen Kontzejupekoa; doinu eta kantuek kalean eduki zuten jarraipena gero, pintxo poteoan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.