Partida erabakigarriak jokatu zituzten atzo [apirilak 24], Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeko kadeteek eta gazteek, eta emaitza bere aldeko eginda, mailaz igotzea lortu dute.
Artibai Futbol Taldeko gazteak lortu dugu kamisetak jantzita, garaipena ospatzen. Argazkia: Artibai FT
Lehenengo bien arteko norgehiagoka izan zuten kadeteek. Lekeitio B-ri irabaztea komeni zitzaion Markina-Xemeingo taldeari lehen mailara jauzia egiteko, eta lortu egin zuen.
Aimar Etxebarrieta eta
Jon Ituarteren golei esker partida irabazi zuten Artibaikoek. Horrela, jardunaldia amaitzeko bi partida falta direnean, lehen postua ziur dauka Markina-Xemeingo taldeak.
Idoia Arantzamendi entrenatzailearen gidaritzapean denboraldi ezinhobea egin dute Artibaiko kadeteek. Etxean ez dute partidarik galdu eta kanpoan bakarra Berrizen kontra. Aldez, garaipenak izan dira nagusi 28 jardunalditik 25 irabazi dituzte eta.
Gazteen garaipena Barroetan
Etxean jokatu zuten gazteek sailkapenean bigarren dagoen Elorrioren aurka. Lehen posturako borrokan, garaipena behar zuten talde biek, baina, azkenean, markagailua Artibaikoen alde egon zen. Lehen zatian
Ahmed Rouichik sartutako golak eman zien garaipena Markina-Xemeingoei.
IƱaki Urrosolo entrenatzailearen gidaritzapean, partida bikaina jokatu zuten Artibaiko gazteek 1 eta 0 irabaziz. Horrela, 65 puntu eskuratuta, Artibaiko gazteak lehen mailara igotzea lortu dute.
Artibai Futbol Taldeko kadeteak. Argazkia: Artibai FT