Asier Ugartetxeak atzo [apirilak 24] nagusitasun osoz irabazi zuen Bilboko 22. Maratoi erdia. Ondarrutarrak, hain zuzen ere,
1:15:02 behar izan zituen 21,097 kilometroko ibilbidea egiteko, Hector Perez bigarren sailkatuak baino 4 minutu eta 41 segundo gutxiago. Pedro Mari Arriola markina-xemeindarra, ostera, hirugarrena izan zen, bigarrenarengandik segundu bakar batera.
Asier Ugartetxea bigarren eta hirugarren sailkatuekin. Argazkia: Events Euskalpress
Ia mila korrikalarik parte hartu zuten lasterketan, eta ondarrutarra lehen kilometroetatik aurrean ibili zen. Euria eta haizea gogor ari bazuen ere, bigarren kilometro ingurutik lehen postuari eutsi zion Ugartetxeak, eta kilometroak aurrera joan ahala, hurrengo sailkatuekiko tartea ere handitzen joan zen.