Ondarroako Kalare Deuna kofradiako ordezkariek nabarmendu dutenez, bihar [apirilak 27] ez da bentarik egingo. Gaur [apirilak 26] itsasontzi asko porturatu dira, 50tik gora, eta eskaerari
erantzun ezinik ibili direla kontuan hartuta, erabaki hori hartzea erabaki dute, behin-behinean. “Ez daukagu nahikoa arrain kaxarik eskura, ezta izotzik ere, eta lehorreratu duten arrain kopuru horri erantzun ezinik gaude”.

Baxurako arrantzaleak antxoa pisatzeko zain, gaur goizean
Gaur [apirilak 26] ere antxoa barra-barra lehorreratu dute Ondarroan. Egidazu kaia antxoagaz porturatu diren ontziz bete da, eta inoiz ez modura, arrantzale horiei guztiei zerbitzua ezin emanda ibili dira kofradian. Besteak beste, palet eta traspaletak amaitu egin dira, arrain erosle batzuek kaxak bueltatu ez dituztelako arrain kaxa batere barik geratu dira, eta kanpoko herrietatik ekarritako izotza ere, ez da nahikoa izan. Hori dela eta,
antxoa asko saldu barik ere geratu da, eta saldu denak prezio oso merkea egin du; kiloa 50 zentimoren bueltan, eskaintza handia izan delako.
Hala, erabakia hartzea desatsegina izan bada ere, baxurako ontziek
beste portu batzuetan deskargatu beharko dute bihar.