25 ekoizle inguruk haien produkturik onenak jarriko dituzte. Erakusmahaiak 10:00etatik 14:00etara egongo dira.
Besteak beste, eskualdeko ekoizle eta artisauak bilduko dira udalerriko plazan; Berriatuako, Markina-Xemeingo, Aulestiko, Gizaburuagako, Lekeitioko, Mendexako eta Ondarroako produktuak egongo dira salgai.
Arrain kontserbak, gozoak, ogiak, ahatekiak, gazta, ortuariak, txakolina, sagardoa… askotariko eskaintza egongo da. Halaber, era askotako bitxiak, arropak eta osagarriak eramango dituzte artisauek.
Bestalde, Berriatuako Guraso elkarteak eta Ibilaldiak ere haien lekua izango dute azokan.
Udaletik jakitera eman dutenez, euria eginez gero, frontoian ipiniko dituzte salmahaiak.
III. Pintxo lehiaketa eta dastaketa. Hirugarren urtez Berriatuako elkarteen arteko pintxo lehiaketa eta dastaketa egingo dute. 12:30etatik aurrera, sei elkartek prestaturiko pintxoak probatu eta epaitzeko aukera egongo da. Izan ere, azokara gerturatzen diren herritarrek izango dute pintxoak epaitzeko ardura.
Lehiaketan parte hartuko duten elkarteak: Goxalde Elkarte Gastronomikoa, Asterrika Auzo Elkartea, Milloi Auzo Elkartea, Anaitasuna Jubilatuen Elkartea, Kukulumutxu Kuadrilla eta Ondarroako Ezkilintzarri Elkarte Gastronomikoa.
Elkarteek egindako pintxoak, iaz.
Elkarte bakoitzak 200-250 pintxo artean egin beharko ditu. Lau pintxo desberdin prestatuko dituzte, eta antxoa edo atuna izan beharko dute, hori baita baldintza bakarra.
Ondoren, 14:30ak aldera argituko da zein den elkarte irabazlea. Aurtengo txapeldunak iazkoaren eskutik jasoko du pintxo lehiaketaren ikurriña, eta datorren urteko azokara arte gordeko dute elkartean.
Azoka egiten den egun berean, gainera, Gazte Eguna ere ospatuko dute Berriatuan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.