Ibilgailuen Azterketa Teknikorako zerbitzua eskainiko zaie Markina-Xemeinen, bertara eramateko gaitzak diren ibilgailuei
Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) arduradunak etorriko dira herrira maiatzaren 6an, bertara eramateko gaitzak diren ibilgailuei azterketa teknikoa egiteko.
Azterketak Kareaga industriguneko II. zatian dauden 54 eta 55 zenbakidun pabiloietan egingo dira 09:15etik 12:45era, eta euretan parte hartzeko txanda hartu beharko da, aldez aurretik. Ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko interesa dutenek 94-478 12 14 telefono zenbakira deitu behar dute.
Zaitasuna duten ibilgailuen artean hurrengoak aurkitzen direla zehaztu du udalak: nekazaritzako ibilgailuak, ziklomotoreak, quad-ak, makinaria eta zerbitzuak.