Beste behin ere aldarrikapenak egiteko eguna izango da Maiatzaren Lehena. Sistema kapitalistaren aurka eginez, bestelako eredu ekonomiko bat aldarrikatuko dute sindikatuek eta bestelako eragileek. Oro har, “duintasunez bizi ahal izateko” kalera ateratzeko deia egin diete herritarrei.
Ernai gazte erakundeak, esaterako, azken urteetan langilegoaren “esplotazioa handitu” egin dela adierazi du. “Inposatutako krisi honetatik irteteko sakrifizioa derrigorrezkoa dela pentsatzera bideratzen gaituzte. Hori ez da egia”. Gazte erakundearen arabera, krisiari aurre egiteko neurriak “langileen esplotazioa dute oinarri”, eta datu makroekonomiko hobeak lortzeko baino ez dira. “Neurri horiek ez dira herritarron bizi kalitatea hobetzeko”.
Eskulan merkea, ordaindu gabeko praktikak, eskubideen murrizketak, beldurrak… Horren guztiaren aurrean, beste urte batez, kalera ateratzeko arrazoirik ez dela falta esan du Ernaik. “Ez gara jaio gure lanagaz besteak aberasten diren bitartean gu egoera ez duin baten bizitzeko”.
LABek Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Iparraldean egingo ditu mobilizazioak; Lea-Artibaitik autobusak antolatu dituzte. ELAk Bilbora eta Iruñeara joateko deia egin du
Halaber, eskubideen defentsa egin eta pertsonen bizitza erdigunean ipintzen duen sistemaren aldeko aldarriak modu kolektibo baten egin behar direla diote. “Herria herritik hasi beahr gara eraikitzen”.
Maiatzaren Lehenean, beraz, “Euskal Herria sozialista, euskalduna, feminista eta askea” aldarrikatuko dutela diote Ernaiko kideek.
Beste alde batetik, LAB sindikatuak
Langileok martxan, eskuBIDEAK aktiBATUZ! lelopean, prekarietatearen aurka egiteko mobilizazioak deitu ditu. Azken urteetan egin legez, Bilboko Jesusen Bihotzean elkartuko dira ELA sindikatuko kideak,
Gehiago balio dugu lelopean, 11:45ean. Bestetik, hamazazpi urteren ondoren, Nafarroako hiriburuan batzeko deia egin du ELAk: Iruñean 11:30ean egin dute hitzordua, Gurutze Enparantzan. Estatu hitzarmen eta erreformekin prekarietatea eta pobrezia areagotu egiten direla salatuko du sindikatuak beste behin.
Manifestazioak
-Hiriburuetan (ELA):
- Bizkaia: Bilbo. 11:45ean, Jesusen Bihotzetik.
- Nafarroa: Iruñea. 11:30ean, Gurutze Enparantzatik.
-Lurraldez lurralde (LAB):
- Bizkaia (Lea-Artibaitik autobusak –behean–): Portugalete-Sestao. 11:30ean Portugaleteko tren geltokitik abiatuko da martxa. 12:30ean manifestazioa Sestaoko udaletxetik.
- Gipuzkoa: Eibar (12:00etan, Untzaga plazatik), Donostia (12:30ean, Alderdi Ederretik) eta Urretxu-Zumarraga (12:00etan, Potrosen plazatik).
- Araba: Amurrio (12:00etan, herriko plazatik), Gasteiz (12:30ean, Bilboko plazatik) eta Oion (12:30ean, herriko plazatik).
- Nafarroa: Iruñea (12:30ean, Gaztelu plazatik), Lizarra (12:30ean, autobus geltokitik), Tafalla (12:30, Nafarroa plazatik), Tutera (12:30ean, Foru enparantzatik) eta Altsasu (12:30ean, Foruen plazatik).
- Iparraldea: Baiona (10:30ean, Geltokitik), Maule (11:00etan, Gurutze Xuritik) eta Ziburu (11:00etan, plazatik).
Autobusak, Lea-Artibaitik (Portugaleteko manifestaziora):
- Ondarroa: 09:45ean, Zaldupetik. Izena emateko: Kulixka eta Anaitasuna.
- Lekeitio: 10:00etan, Mandaskatik. Izena emateko: Galarrena.
- Markina-Xemein: 10:15ean, autobus geltokitik. Izena emateko: txokoa.
- Munitibar: autobusean izena emateko herriko tabernan izena eman behar da.
Markina-Xemeinen ere ekimenak egingo dira, Ernaik, gazte asanbladak, Ikasel Abertzaleek, Bagaittunek eta LAAL-k (Lea-Artibaiko Asanblada Libertarioa) antolatuta.
Arkutan egingo dituzte mahai inguruak, 18:00etan hasita:
- Lea-Artibaiko Asanblada Libertarioa: Maiatzaren Lehenaren historia eta mugimendu anarkistaren bilakaera.
- Bagaittun: Lan ezberdinen prestigio maila, genero rolen banaketaren arabera.
- Markina-Xemeingo Gazte Asanblada: Gazte prekarietatea, ezkutuko lana.
- Ernai: Kapitalaren balioen eragina gazteongan.