Bi bidar bertan behera geratu ostean, Argitu erabakia deritzon kriseiluen ekimena zapatuan [apirilak 30] egingo dutela adierazi dute Ondarroako Gure Esku Dago dinamikako kideek. Ilunabarrean elkartuta, erabakitzeko eskubidearen alde argizko koloretako ehunka kriseilu pizteko asmoa agertu dute. Antolatzaileen esanetan, herritar bakoitzak eskatutako desio horiek zeruratzeko aukera izango du.
21:00etan, Gure Esku Dagoko kamisetak soinean Alamedan batzeko deialdi zabala egin dute, eta haizeak lagatzen badu behintzat, Plaiko eta Itsasaurreko zubitik aireratuko dituzte kriseiluak. “Gure asmoa Plaiko zubiaren eta Itsasaurre zubiaren inguruan borobil antzerako bat sortu, eta kriseiluak hortik jaurtitzea da. Baina hori egiteko arriskurik ez dagoela ziurtatu beharko dugu aurretik”.
Markina-Xemeinen kriseiluak aireratzen. Argazkia: Markina-Xemeingo Gure Esku Dago
Askorek kriseiluak aurretik erosita dutela azaldu dute dinamiko kideek, baina oraindik erosi ez dutenek ere, euro baten truke, horretarako aukera izango dute Alamedan ipiniko diren mahaietan 18:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, iluntzeko ekimena girotze aldera, arratsaldean hainbat gauza egingo dituzte. Besteak beste, iazko oihalekin osatutako erakusketa antzerako bat antolatu dute, eta nahi duenak, bazkidetza egin eta Gure Esku Dagoko materiala ere erosi ahal izango du.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.