Munitibarko Udalak jakitera eman duenez, datorren asteko eguaztenean [maiatzak 4], herrian egindako euskararen
galdetegiak emandako datuen herri balorazioa egingo dute, 18:30ean, udaletxean.
Herrian dagoen euskararen ezagutza eta erabilera maila jakite aldera, udaleko euskara batzordeak etxebizitza guztietara galdetegia bidali zuen Gabonetan; 196 erantzun inguru jaso direla jakitera eman dute. “Munitibarren zenbat bizi garen kontuan hartuta, benetan ere kopuru ona da euskararen egoeraren argazkia ahalik eta zehatzena egiteko”.
Atera dituzten
datuak 2016-2017 Euskara Sustatzeko Ekintza Plana bideratzeko erabiliko direla jakitera eman dute euskara batzordeko kideek.
Datuak. Hizkuntzaren bilakaerari dagokionez, lehen hizkuntza euskara dutenen kopuruak
behera egin du azken 15 urteetan; 1991n %98,5 ziren, 2001n %91 eta 2015ean %78,2. Dena dela, etxean euskaraz egiten dutenak %81,8 dira (horietatik %3,6k gaztelaniaz ere egiten dute etxean).
- Euskara dakitenak, ostera, %97 dira, eta euskaldun sentitzen dira (%89).
- Irakurketari dagokionez, herritarren gehiengoak gazteleraz irakurtzen du; ohitura kontuak eta euskaraz alfabetatu ez izana dira herritarrek emandako arrazoi nagusiak.
- Idazketari dagokionez, euskaraz gehiago idazten dute.
- Telebista euskaraz zein gaztelaniaz ikusten dutela badiote ere, euskaraz zer edo zer gehiago ikusten dute.
- Irratia: %58,3k euskaraz.
- Seme-alabekin euskaraz (%84,4).
- Gurasoen artean, baina, euskara gutxiago erabiltzen da (euskaraz edo gehien bat euskaraz, %72).
- Eskola eta herriko ekintzetan: herritarren gehiengoak (%98) euskaraz jardun nahiko luke.
DATU GUZTIAK