GRAVNI txapelketako finalak asteburuan jokatuko dira. Martxoaren 13tik hasita, Euskal Herriko sei federazio (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa eta Iparralde) nor baino nor aritu dira hamasei modalitatetan. Datuak kontutan hartuta, nagusi, 22 urte azpikoetan eta gazte mailan,
2.000 pilotari inguru lehiatu dira.
Zesta-punta modalitateari dagokionez, finala
etzi [apirilak 30] jokatuko da Noaingo (Nafarroa) pilotalekuan, 16:00etatik aurrera. Txapela lortzeko ahaleginetan, Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat pilotari ariko dira, bai Bizkaiko federazioan, eta baita Gipuzkoakoan ere.
GRAVNI txapelketako sailkapen fasea. Argazkia: Danok Bat
Gazte mailan, hain zuzen ere,
Lea-Artibai eta Mutrikuko puntistek jokatuko dute buruz buruzkoan. Mikel Manzisidor eta Ekaitz Mendizabal mutrikuarrak (Gipuzkoa) Markina-Xemeingo eskolako Gotzon Mandiolaren eta Berriatuko eskolako Jon Ruizen (Bizkaia) ariko dira.
22 urtez azpikoetan, aldiz, txapela lortzeko lehian
Gipuzkoako eta Iparraldeko federazioak ariko dira. Koxme Agirre zumaiarrak eta Aitor Andonegi mutrikuarrak (Gipuzkoa) Laloo eta Basque (Iparralde) Munduko txapeldunen aurka irabazi beharko dute txapela eskuratzeko.
Azkenik, gazte mailan modura, nagusi mailan ere
Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko norgehiagoka egongo da. Asier eta Unai Alberro donostiarrak (Gipuzkoa) Berriatuko eskolako Antxon Alberdiren eta Roberto Lekueren (Bizkaia) aurka ariko dira.