17:30ean hasiko da saioa. Zortzi talde hauek lehiatuko dute
680 kiloko lehen jardunaldia: Gaztedi A, Gaztedi B, Gaztedi C, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre-Goiherri, Ibarra eta Mutriku.
680 kiloko
hurrengo jardunaldia maiatzaren 7an lehiatuko dute Mutrikun, eta
maiatzaren 22an izango da
finala, Deban.
Mutrikuko Sokatira taldetik adierazi dutenez, taldea osatzeko arazoak izan dituzten arren, taldea osatu duten zortzi sokatiralariak “gogotsu” entrenatu dira denboraldirako. Horietatik lau beteranoak dira, beste batentzat bigarren urtea izango da, bi kide berri daude, eta beste batek asteburuetan soilik entrenatzen du taldearekin, herritik kanpo ikasten duelako.
Zapatuan hasi, eta uztailaren 30ean amaituko dute txapelketa. Egun horretan 580 kiloko finala jokatuko dute, Laukizen. Hain zuzen ere, 580 kiloko lehen kanporaketa uztailaren 16an egingo dute, Erandion, eta bigarrena, Berangon izango da, uztailaren 24ean.
Beste kategoriei dagokienez, 640 kiloko lehia ekainaren 4ean hasiko dute Laukizen. Ondoren, Goiherrin izango dute bigarren jardunaldia, ekainaren 11an, eta finala, berriz, Barrikan jokatuko dute ekainaren 18an.
600 kiloko lehen saioa Leioan izango da ekainaren 25ean, eta bigarren jardunaldia Loiun egingo dute, uztailaren 3an. Finala, berriz, Goiherrin lehiatuko dute uztailaren 9an.
Larunbatetako saioak, 17:30ean hasiko dira, eta igandetakoak, aldiz, 11:30ean.