Ibilgailuen gaineko zerga datorren astetik aurrera ordaindu ahalko da Aulestin
2016ko trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea astelehenean zabalduko dute.
Ordainketa helbideratuta ez duten bizilagunek, ekainaren 30a bitarteko epea dute zerga ordaintzeko.
Borondatez ordaintzeko epea bukatu ostean zerga ordaindu ez dutenei berandutze interesak, gastuak eta kostuak gehituz kobratuko diete zerga udalak.
Martxoaren 16ko osoko bilkuran onartu zuten aurtengo trakzio mekanikodun ibilgailuen udal errolda.