Espetxeak pertsona gaixoengan duen eragina, HIESArekin espetxean bizitzeak dakarrena eta presoen gertukoek hori nola bizi duten ezagutzera emateko berbaldia egongo da maiatzaren 14an, 12:00etan, Lekeitioko plazan. Eta herritarrei ekintza horretan eta preso gaixo larriak etxeratzeko dinamikaren baitan antolatzen diren beste ekintzetan ere parte hartzeko deia egin diete.
Presoen etxeratzea eskatze aldera, eta horien errealitatea mahairatzeko, besteak beste,
Ibon Iparragirre preso ondarrutarraren egoera bistaratuko dute. “Uste dugu, herritarrak egoeraz jabetzeko eta kontzientziatzeko oraindik lan handia dagoela egiteko”.
Gaixorik dauden presoen eskubideen defentsan diharduten lekeitiarren esanetan, Espainia eta Frantziako
estatuek legedia beteko balute, preso horiek kalean egongo lirateke. “Salbuespen legedia mantentzea lehenesten dute ordea, horrek, preso horien osasunean eta bizitzetan izan dezakeen eragina kontuan hartu gabe”.
Larriki gaixorik dauden presoen etxeratzea eskatzearen alde agertu diren herritarrak.