Alternatiben Azokak herriko taldeen lana bistaratu eta albernatiben aldeko aldarria egin du Lekeition
Arazo sozial desberdinen aurrean kontzientziazio lana egin eta alternatibak egon badaudela esateko ekintza egin dute gaur [apirilak 30] Lekeitioko Eskolapean. Alternaben Azoka izenburupean, herriko hainbat taldek eruen proiektuen nondik norakoak aurrez aurre ezagutzeko eukera eskaini nahi izan diete herritarrek.
Ondoko taldeak egon dira azokan: Lekitto Bedarra, Duindus, LOMCEren aurkako taldea, Arrakala, LAB sindikatua, Potxuak Martxan, Laneko, Barrizar energia zerbitzua, Amaten kontsumo ekologikoa eta Gazteak. Besteak beste, proiektu herritarrak aurrera eramaten edo aldarrikapen desberdinak egiten ibili diren eta dabiltzan herritar eta kolektibo desberdinen ideia eta proiektuak elkarren artean hobeto ezagutzea eta aldi berean herrira zabaltzea izan dute helburu.
Azoka 11:30etik 14:00etara egon da zabalik, eta hasiera baten jende gutxi egon bada ere, gero, orduek aurrera egin ahala, gero eta herritar gehiago hurreratu dira taldeek ipinitako mahaietara.