Beste behin ere, eguraldia aldeko eduki dute berriatuarrek. Eta urteroko Nekazal eta Kontserba Azoka plazan egin ahal izan dute. Izan ere, eguraldi txarragaz postuak frontoian ipiniko zirela iragarri zuen udalak. 10:00etatik 14:00etara egon da zabalik azoka, eta ordu tarte horretan, pintxo lehiaketak ere jendetza erakarri du.
Aurten hirugarren pintxo lehiaketa izan da. Eta horretan, herriko bost elkartek parte hartu dute. Horien artean, pintxorik onenak egin dituen taldea Kukulumutxu kuadrilla izan da. Elkarte bakoitzak lau motatako pintxoak egin ditu (guztira 250 pintxo elkarte bakoitzak). Hori bai, lehiaketako baldintza bakarra errespetatuz, pintxo guztiek antxoa edo atuna zuten protagonista. Azokaren erdigunean kokatuta zegoen karpa zurian zeuden pintxoak, eta haren inguruan jendetza batu da.
Berriatuko Udal ordezkarien esanetan, aurreko urteetan arinago saldu izan dira pintxoak. “Dena dela, martxa onean joan dira”.
[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] IKUS GAZTE EGUNEKO EKINTZAK
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.