Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria oinarri hartuta, bide hori eraikitzen jarraitzeko griña jai giroan erakutsi dute gaur [apirilak 30] markina-xemeindarrek. Izan ere, bide hori “guztien artean” jorratu behar dela deritzote. Eta horretarako egin dute Bidea Jorratzen jaia.
Trikitilariekin lagunduta, ekitaldiak kalejiragaz hasi dira, 12:00ak inguruan. Herrian zehar giroa piztu eta gero, Plazabarripean batu dira denak, hurrengo ekitaldiari hasiera emateko. 12:30ean izan da hori. Horretan, galdeketa egin duten edo ekainean egitekoak diren Dima, Ispaster eta Arrakundiagako ordezkarien esperientziak ezagutu ahal izan dituzte herritarrek. Gainera, nagusiek solasaldian parte hartu duten bitartean, umeentzako jolasak egon dira.
Ostean, 15:00ak aldera, kantu bazkaria egin dute. Horretan 135 pertsona inguru bildu dira. Kantuan eta jolasean ibili dira gero, eta eguna erromeriagaz amaitu dute. Dantza giroa izan da nagusi Plazabarripean.
Aurtengo jai honek, gainera, iazko Joste Egunari jarraipena eman dio.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.