Aissa Intxausti Aburruza lekeitiarra laugarren geratu da, 161,5 puntugaz. Uriak 189 puntugaz irabazi du saioa. Mikel Goiriena eta Beñat Vidal izan dira bigarrena eta hirugarrena, 180 eta 166 puntugaz, hurrenez hurren.
Atzetik geratu dira Ion Barrocal (5.), Itxaso Paia (6.), Xabier Irakulis (7.) eta Koldo Gezuraga (8.)
Datorren asteburuan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasearen kanporaketa bi jokatuko dira: maiatzaren 7an Gueñesen (Sodupeko kultur etxea, 17:30) eta maiatzaren 8an Orozkon (Donibane aretoa, 17:30).
Udaberriko faseko bosgarren kanporaketa. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea.