Lapurreten gaiarekin lotuta, Ondarroako Udalak San Inazio kaleko zaintzan errefortzua jartzeko eskaria eginez gutun bat helarazi dio Estafania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun Kontseilariari. Dena dela, kaltetu batzuk
atzo euren etxebizitzetara joan zirenean HITZAri jakin eragin zioten ez zeudela bat ere gustura zaintzarekin. “Azkenean zaintza pribatua kontratatu beharko da. Ertzaintzarekin batzartu eta zaintzen egongo direla esanda ere, ez dira egoten”