Aurreko zapatuan [apirilak 30] herritarrekin adostu beharreko adierazpenarekin bat egin nahi izan zuten hainbat herritar batu ziren Zabiel Kultur Etxean. Adierazpenaren oinarriak eta ondorengo egunetan egingo diren ekimenen berri eman ondoren, parte hartzaileek Xiri parkean taldea argazkia atera zuten.
Mutrikuko Gure Esku Dagoren talde argazkia. Argazkia: Gure Esku Dago Mutriku
Mutrikuko herri dinamikoko kideek aurreratu dutenez, adierazpenaren oinarriak datozen egunetan egingo diren batzarretan onartzen joango dira. Hurrengo hitzorduari dagokionez, eguenean [maiatzak 7], 19:30ean, izango da Zabiel Kultur Etxeko hitzaldi aretoan.