Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Gipuzkoak bi txapel lortu ditu GRAVNI-ko zesta-punta finalean

Nerea Bedialauneta Alkorta
Berriatua,Markina-Xemein,Mutriku
2016/05/02
Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen GRAVNI Txapelketako finalak jokatu dira asteburuan. Zesta-punta modalitatean, Lea-Artibai eta Mutrikuko pilotariak txapela lortzen ahalegindu ziren zapatuan [apirilak 30] Noaingo (Nafarroa) pilotalekuan jokatutako partidetan. Finalari dagokionez, hiru kategoriatako partidak oso lehiatuak izan ziren. Gipuzkoak titulua berrestea lortu zuen gazte mailan eta nagusi mailan ere txapela lortu zuten. Bizkaiak, ostera, ez zuen oraingo honetan txapelik irabazteko aukerarik izan.
Mendizabal eta Manzisidor txapelekin

Mendizabal eta Manzisidor txapelekin. Argazkia: Danok Bat pelotazale elkartea

Gazte mailan, Gipuzkoak 35-21 irabazi zion Bizkaiari. Mutrikuko Eskolako Mendizabalek eta Manzisidorrek (Gipuzkoa) partida dotorea jokatu zuten Markina-Xemeingo eskolako Gotzon Mandiolaren eta Berriatuko eskolako Jon Ruizen (Bizkaia) aurka. Bikote gipuzkoarra hasieratik aurretik ibili zen, eta partidaren amaieran bizkaitarrek nahikoa tanto egin bazituzten ere, ezin izan zuten irabazi. 22 azpikoetan parekatuta ibili ziten bikoteak, baina, azkenean, Iparraldek 35-34 irabazi zion Gipuzkoari. Agirre eta Andonegi (Gipuzkoa) partida osoa aurretik ibili baziren ere, Lalook eta Basquek (Iparralde) azken tantoetan estutu, eta txapela bereganatzea lortu zuten.
GRAVNIko finalean parte hartu zuten bikoteak

GRAVNIko finalean parte hartu zuten bikoteak. Argazkia: Danok Bat pelotazale elkartea

Nagusi mailan, aldiz, Gipuzkoa 35-31 nagusitu zen Bizkaiaren aurka, Bizkaia txapelik irabazteko aukerarik gabe utzita. Alberro anaiak (Gipuzkoa) aurretik ibili baziren ere, azken tantoetan Berriatuako eskolako Alberdik eta Lekuek (Bizkaia) presioa sartzen hasi ziren, eta nahikoa tanto egitea lortu bazuten ere, ez zuten txapela etxera ekartzeko aukerarik izan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.