Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Prekaritateari aurre egiteko neurriak eskatuz ospatu dute langileek maiatzaren lehena

Aintzina Monasterio
Lea-Artibai eta Mutriku
2016/05/02
LAB sindikatuak oso balorazio positiboa egin du Bizkaiko mobilizazioen inguruan, 2.500 pertsonatik gora batu baitziren atzoko mobilizazioan. Langileok martxan, eskuBIDEAK aktiBATUZ!  lemapean egin zuten Portugaletetik Sestaora bitarteko martxa, eta hango udaletxetik abiatu ziren manifestazioan. Horrela, prekarietatearen kontra langileak martxan direla erakutsi, eta elite ekonomiko eta politikoek, beren “aberastasuna bermatzeko”, gehiengo soziala “miseriara kondenatzen” dutela salatu zuten.
ChXNwUPWkAAjU7j.jpg_large

Argazkia: LAB.

“Guretzat oso garrantzitsua izan zen ACB enpresatik pasatzea, bertako langileek ere eskertu ziguten erakutsitako babesa”, adierazi du Aitziber Barandika Busturialdeko eta Lea-Artibaiko LAB-eko ordezkariak. Izan ere, LAB-eko kideek “prekarietatea salatuz”, eta horri aurre egiteko “alternatibak eskainiz” ospatu gura izan zuten atzoko eguna, eta prekarietateari irtenbidea bilatzeko bost puntu proposatzen dituzte: “1.200 euroko gutxieneko soldata beharrezkoa da, lanaren banaketa ere ezinbestekoa da eta horregatik 35 orduko lan astea eta ordu extrarik gabekoa proposatzen dugu, lan osasuna ziurtatzeko beharrezko neurriak hartzea eskatzen dugu, aukera berdintasuna bermatzeko neurri zehatzak hartzea ere behar-beharrezkoa da, eta baita euskararen presentzia ziurtatzea ere”. Neurri horiek prekarietateari aurre egiteko baliagarriak direla uste dute. Halaber, LAB sindikatutik argi dute agintarien partetik “borondate politikoa” behar dela: “Erakunde publikoei eta patronalari eskatzen diegu prekarietateari aurre egiteko neurriak hartzeko, egoerari buelta emateko borondate politikoa falta da”. Gaur egun langileriak eta oro har herritarrek pairatzen duten krisi sozial “larriari” aurre egitea da LABen “lehetasuna” eta haren “borrokaren ardatza”: “Egoera irauli nahi dugu. Lan baldintzak eta eskubideen prekarizazioan oinarritzen den lan mundua, herritarrak babesik gabe uzten dituen eredu soziala eta herriari erabakitzeko eskubidea ukatzen dioen eredu politikoa errotik aldatu behar ditugu”. Aurpegi “zehatzak” ELA sindikatuak Bilbon eta Iruñan egin zituen atzo ekitaldiak. Hain zuzen ere, hamazazpi urteren ostean ospatu zuten berriro ere maiatzaren lehena Nafarroako hiriburuan, eta ekitaldiei dagokienez, hori izan da sindikatu abertzaile honen aurtengo berrikuntza nagusia. “Aurreko urteetan, nafarrak Bilbora etortzen ziren, baina, aurten Iruñan ere egon nahi izan dugu, gero eta presentzia handiagoa baitugu bertan”, azaldu du Gotzon Basaras Lea-Artibai eta Durangaldeko ELA-ko ordezkariak. Eskualdean, eta oro har, gainontzeko eskualdeetan, aurten ere, maiatzaren lehenak “aurpegi konkretuak” dituela adierazi du ELA-ko kideak: Emakumeek lan munduan jasaten duten “diskrimazioa”, soldata urriagoak, gazteei etorkizuna hemen ukatzea, negoziazio kolektiboak jasandako erasoak… “Azken lan erreforma egin zutenetik argi eta garbi ikusten dira aipatu arazoak, negoziazio kolektiboak eraso izugarria jasan du azken urteotan. Halaber, gazteen langabeziak portzentaia oso altua du, eta asko eta asko atzerrira doaz hemen ez dutelako etorkizunik ikusten. Bestalde, emakumeek lan munduan jasaten duten diskriminazioari ere aurre egin behar zaio”.
image_large

Argazkia: ELA.

Basarasen berbetan, maitzaren lehena langileen eskubideak aldarrikatzeko eta prekarietatea salateko ez ezik, antolakuntza kolektiboaren inguruan “kontzientziatzeko” eguna ere bada: “Enpresaz enpresa, eta herriz herri antolatu barik gaitza da jasaten ditugun eraso eta injustizien kontra borrokatzea”. Horregatik, egunerokotasunean, elkarrekin borrokatzearen beharra nabarmendu du, batasun horrekin indar erakustaldia egiteko: “Elkar batuta, langileriaren indarra eszenifikatu behar dugu; zenbat eta jende gehiago batu indar handiagoa erakusten dugu”. ELA sindikatuaren milaka afiliatu mobilizatu ziren atzo Gehiago balio dugu. Erreforma eta estatu hitzarmenekin prekarietate eta pobrezia gehiago lemapean. Izan ere, sindikatu abertzaletik behin eta berriro salatu dutenez, Espainiar estatuan CC.OO eta UGT sindikatuak hitzarmen asko eta asko estatalizatzen ari dira, hemengo langileriaren kaltean. “Hemen hitzarmen asko galdu edo sinatu ez diren bitartean, haiek estatu hitzarmenak sinatu dituzte, eta gure lan baldintzek okerrera egin dute”. Basarasek azpimarratu duenez, Zapateroren lan errefomaz geroztik, langabeziak ez ezik, prekarietateak ere nabarmen gora egin du, eta gaur egun lana dutenek ere zailtasunak dituzte hileroko gastuei aurre egiteko, eta askorentzat duten soldata ez da nahikoa hilabete amaierara ailegatzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.