Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Geoparkeak marearteko zabalgunera bisitak egingo ditu, estreinako, Mutrikun

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2016/05/04
Euskal Kostaldeko Geoparkeak iragarri duenez, hemendik aurrera Marearteko zabalgunera egiten diren irteerak Mutrikun ere egingo dira, estreinako. “Euskal Kostaldeko Geoparkeak astebururako programatu dituen bisita gidatuen artean berrikuntza bat dago. Orain arte, Zumaian eta Deban eskaintzen zuen Geoparkeak irteera gidatu hau, baina, hemendik aurrera Mutrikun ere egingo da”. Mutrikun, hain zuzen ere, bi bisita gidatu egingo dira asteburuan; bata, zapatuan (gazteleraz), eta, bestea, domekan (euskaraz). Bisita gidatu biak 10:00ak hasiko dira turismo bulegoaren aurrean, eta 13:15ean bueltan amaituko dira.
Mutrikuko marearteko zabalgunea

Mutrikuko marearteko zabalgunea. Argazkia: Mutrikuko turismo bulegoa

Bisitariak turismo bulegoaren aurrean batu ostean, Atxukale aldera joango dira, eta handik, portu aldera egingo dute. Bisita gidatuaren arduradunek aurreratu dutenez, portuan geldialdi txiki bat egingo dute, igerileku zaharraren inguruan. Azkenik, igerilekutik Burumendi aldera joango dira, eta handik hirugarren hondartzara jaitsi ondoren, marearteko zabalgune “ikusgarria” eta inguruan dauden itsas animaliak eta landaredia gertutik ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. “Hirugarren hondartza, bereziki, herritik oinez erraz joateko moduan dagoelako aukeratu dugu”. Antolatzaileen esanetan, bisita gidatuak biologiari erreparatzen dio, batik bat. “Bisita harrigarri hau itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzaz, marearteko zabalgunea ezagutuko dugu, labarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua. Oso ekosistema aberatsa dauka: itsas izarrak, olagarroak, itsas erbiak eta bestelako izakiak aurkituko ditugu; kolore eta forma anitzetako bizitza zabalduko zaigu begien aurrean”. Erreserbak, alde aurretik Antotzaileek nabarmendu dutenez, irteera, oro har, publiko zabalari eta 8 urte arteko haurrak dituzten familiei dago zuzendua. Gogorarazi dutenez, haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak eta ura eramatea gomendagarria da. Bisita gidaturen batean parte hartu nahi izanez gero, aurretik egin beharko da erreserba Geoparkearen webgunean bertan. Era berean, asteburuan, Mutrikuko irteeraz gain, Deba eta Zumaian ere izango da irteera horiez gozatzeko aukera.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.