Munduko herrialde desberdinetan aulestiarrek izandako bizipenak kontatzeko
Herritarrak munduan barrena izeneko saioak egiten dituzte Aulestin.
Bariku honetan, Unai Egurrolak Australian eta Zelanda Berrian bizi izandako esperientzia kontatuko die herritarrei.
Udal liburutegian 20:00etan hasiko da saioa.
Zelanda Berria
“Tertulia modukoa izango da, bi herrialdeetako argazkiak erakusten dizkiedan bitartean, nire bizipenak eta anekdotak kontatuko ditut”, azaldu du Egurrolak.
2010eko urtarrilaren 1ean heldu zen Australiara. Bertan hiru hilabete egin ostean, Zelanda Berrira joan zen, eta hilabete eta erdi bertan eman ostean, Australiara itzuli zen, beste hiru hilabeterako.
Ingelesa ikasi, eta Euskal Herritik kanpo esperientzia berri bat bizitzeko asmoz ekin zion abenturari. Esperientzia aberasgarri horretako istorio ugari ditu kontatzeko, eta bertaratutakoekin partekatuko ditu barikuko solasaldian.