Argazkia: EKO-OIZ.
Iñigo Egiluz aretoan egingo dute saioa, 10:00etatik 14:30etara.
EKO-OIZ elkarteko kideek emango dituzte tailerrak, eta erakusgai jarriko dituzte haiek egindako lan desderdinak.
Ume, gazte zein nagusientzako saioa izango da, eta banaka, bikoteka zein taldeka banatuta ariko dira jostailuak egiten. Jostailuak egiten hasi aurretik, garapen jasangarriaren, energia berriztagarrien, eta garraio jasangarrien inguruko informazioa eta azalpenak jasoko dituzte.
Saio teoriko, didaktiko eta praktikoa izango da, eta amaieran, partaideek berrerabilitako materialagaz egindako jostailuak probatuko dituzte.
Batetik, garapen jasangarriko tailer teorikoa egingo dute. Ondoren, energia berriztagarrien saio didaktikoa egingo dute, eta azkenik, garraio jasangarriko saio praktikoa egingo dute.