Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Astelehenetan ere bentarik ez egitea aztertzen ari dira, antxoa kostera luzatzeko

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/05/05
Antxoaren kostera luzatu aldera hainbat neurri hartzen ari dira egunotan. Aurreko astean, esaterako, kostera amaitu arte, barikuetan bentarik ez egitea erabaki zen. Orain, ordea, neurri horrez gain, astelehenetan ere ez egitea aztertzen ari dira kofradietako arduradunak. “Kostera amaitu arte barikuetan, printzipioz, ez da bentarik egingo, eta asteleheneko benta ere, ez egitea aztertzen ari dira”. Kostera luzatu aldera, gainera, ontziei kuota zehatz batzuk ezarri zaizkie. Neurri berri horren arabera, ontzi bakoitzak, 10.000 kilo antxoa orez, 6.000 kilo harrapatu ahal izango ditu, gehienez, eguneko. Ontzi txikiagoen kasuan, 5.000 kiloko izango da muga.
Antxoa kaxak Ondarroako kofradia aurrean pilatuta

Antxoa kaxak Ondarroako kofradia aurrean pilatuta

Astelehenean [maiatzak 2], Ondarroan, esaterako, antxoa asko egon zen, eta horren eraginez, prezioak asko amildu ziren. Hori ekidin aldera ere, benta ez egitea, edo arintzea aztertzen ari dira, prezioak mantendu ahal izateko. Datuei erreparatuz, 83 ontzik 378.000 kilo antxoa lehorreratu zituzten, eta bataz beste, 1,14 euroan saldu zen kiloa. Bentako arduradunen hitzetan, lehen bentetako arraina nahikoa prezio onean saldu zen (3 eta 2,5 euroan kiloa), baina orduak igaro ahala, arrainaren prezioa nabarmen jaisten joan zen (kiloa 30 zentimotan ere saldu zen). “Astelehenean arratsaldeko lehen orduetarako lehorreratu ziren ontziak. Lehen benta horietako arraina nahikoa garesti saldu zen, baina iluntzeko arraina kanpora bidaltzeko astirik ematen ez duenez, asko merketu zen”. Martitzenean [maiatzak 3], ere nahikoa antxoa saldu zen Ondarroan. 45 ontzik 233.00 kilo lehorreratu zituzten, eta prezio aldetik ere zer edo zer garestiago saldu zen; bataz beste, 1,19 euroan, kiloa. Atzo [maiatzak 4] eta gaur [maiatzak 5], ostera, ez da antxoa askorik saldu Ondarroako portuan. Bilbo eta Santander (Kantabria) parean ari dira arraina harrapatzen, eta ontzi askorek, hurreragoko portuetan deskargatzea erabaki dute, Santoña eta Laredoko portuetan, esaterako.
Ondarroako portuko izotz fabrika, gaur goizean, ateak itxita

Ondarroako portuko izotz fabrika, gaur goizean, ateak itxita

Martxoaren 14ko istripua eta gero itxita egon ostean, egunotan martxan hastekoak dira izotz fabrikan ere. “Guztia prest dago. Martxan hasi ahal izateko baimen baten zain gaude. Baimen hori lortu orduko, hasiko gara ohiko martxagaz.”. Antxoa kostera hasieran gertatu zen istripua, eta denei izotza banatu ahal izateko nahikoa arazo izan dituzte kofradian. Arduradunen esanetan, egoera “nahikoa kritikoa” izan da, eta denei erantzuna ematea ez da erraza izan. “Arazoren bat edo beste izan dugu, baina horieik ahalik eta hobetoen erantzuten saiatu gara”. Izotz fabrika itxita egon den tartean, kanpotik ekarri dute izotza, eta lagundu duten kofradiei eskerrak eman nahi izan diete Ondarroako arduradunek. “Eskerrak eman nahi diegu ia bi hilabete hauetan izotza ekartzen lagundu diguten Getariako, Lekeitioko, Bermeoko kofradiei”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.