Bera Kruz ikastolako hainbat ikasle gaur [maiatzak 6] goizean Markina-Xemeingo erredakzioan egon dira bisitan. LH2 mailakoek, bi taldetan banatuta, ordubete inguruko bisita egin dute Larraitz Ibaibarriaga zuzendariaren eta Eider Mugartegi Markina-Xemeingo kazetariaren eskutik.
Ikasleak azalpenak entzuten, Eider Mugartegi kazetariaren eskutik
Ikastolan argitalpen bat eta irratsaio bat prestatzen ari dira, eta modu horretara, komunikabide baten nola lan egiten den bertatik bertara ezagutu ahal izan dute. Besteak beste,
eskualdeko komunikazio proiektua hurreragotik ezagutu ahal izan dute kazetarien azalpenen bidez, eta, horrez gain, HITZAren eguneroko jarduna zelakoa den eta kazetari lanaren xehetasunak jaso dituzte, papereko edizioarenak zein edizio digitalarenak.
Ikasleek galdera asko eta asko egin dizkiete kazetariei, eta bisitan “ondo” pasatu dutela nabarmendu dute. Bukaeran, argazkia atera dute Eider Mugartegi eta Larraitz Ibaibarriaga kazetariak ondoan zituztela, bulegoaren atarian.
Bera Kruz ikastolako LH2ko ikasleak, HITZA kanpoan
HITZAren erredakzioa bisitatu nahi duten
ikastetxeek bariku goizetan izango dute horretarako aukera, aldez aurretik hurrengo telefono honetara deitu eta hitzordua zehaztuta: 94-684 44 36.