Martxoaren 14ko lan istripuaz geroztik itxita egon ostean, Ondarroako Kalare Deuna kofradiako arduradunek jakitera eman dutenez, gaurtik [maiatzak 6] aurrera zabalik dago izotz fabrika.
Aurreratu dutenez,
ezkata erako izotza egiteko prest dago. Hartara, domekako [maiatzak 8] arrain deskargetarako edota astelehenean [maiatzak 9] ontziak itsasoratu orduko, eskama erako izotza prest izango dute.
Koskor erakoa delakoa, ostera, aurrerago prest egongo dela nabarmendu dute. “Koskorra egiteko behar diren hodi eta aparailu batzuk falta dira, eta horiek lortu bezain azkar, koskor erako izotza ere merkaturatu ahal izango da”.