Kuadrilla Eguneko paella lehiaketa prestatzeko goiz hasi dira gaur [maiatzak 7] martxan Berriatuan. 09:00etan mahaiak muntatu dituzte, eta apurka-apurka, kuadrillek lekua hartu dute udaletxe inguruko aterpeetan. 12:00ak alderako, han zeuden ia guztiak. Paellek prest egon behar zuten 14:00etarako, eta baten baten faltan, frontoiko harmailetan zeuden guztiak. 27 paella izan dituzte dastatzeko epaileek. Ez da ezusteko handiegirik egon; faboritotzat zeukaten askok irabazlea; Txarruk jantzi du paella irabazleari zegokion txapela. Pozik hartu du alkatearen eskutik. Eta Arkaitz Estiballezen bertsorik ere ez du falta izan.
Txarruk jantzi du paella lehiaketako txapela.
14:30ak aldera, bazkaria. Mendibarren frontoia lepo bete da, 600 lagunek egin dute bat bazkaritan, giro ezin hobean. Kuadrillen jolasekin jarraituko du egunak, eta triki bertso poteoak jende asko erakarri du. Arkaitz Estiballezek eta Beñat Ugartetxeak saio polita eskaini dute. Kontzertuek girotuko dituzte ondorengo orduak: 23:00etatik aurrera, EH Sukarra eta Hesianen musikak astinduko dute Berriatua. DJ L-ren doinuekin jarraituko du jaiak ordu txikietan.
Triki bertso poteoak jende asko erakarri du. Argazkia: Berriatuko Udala
Kaxero, ongietorri
Puntu-puntuan jaitsi zen atzo arratsaldean [maiatzak 6] Kaxero Gaupasero Berriatuko kaleak alaitzera. Tarine Musika Eskolako ume eta nagusien perkusio doinuek lagundurik egin zituen lehen metroak, eta ondoren, balkoian hartu zuen lekua, Berriatuko Jai Batzordeko kideekin batera. Udaletxe aurrean ume, gazte eta helduak, jaiak noiz hasiko zain. Asko eta asko kaxero jantzita, ohitura den legez. Alazne Egurrola eta Yoseba Malaxetxebarriak irakurri zuten San Gregorio jaietako pregoia. Eta ilusioz bete bota zuten txupina ere Jai Batzordeko bi kideek, jaiak ondo pasatzeko eta herria zein herritarrak errespetatzeko eskatuz.
Umeen ondoan ailegatu da Kaxero Gaupasero
Umorerik ez zen falta izan: “Ikusi duzue zelako txaranga daukagun! Horrei denei nota berdinak jo eragiteko, ez daukazu meritu makala Eli! Marijaiak be ez dauka horrelako ongietorririk!”, esan zuten musika eskolakoei zuzenduta. Eta Jai Batzordean parte hartzeko gonbitea ere egin zieten herritarrei, “Abendu bueltan hasi ginen Jai Batzordeari forma ematen, harrez gero, makinatxo bat batzar, ideia erabili ditugu buruan jaiak antolatzeko. Denoi zabalik dago Jai Batzordea, eta denak zarete ongietorriak bertan. Beraz, badakizue, gogorik edukiz gero, etorri guretako edonorengana. Kuadrilla polita batzen gara, baina oraindik gehiago izatea dugu helburua“.
Elaia Gogenola, Ane Orbea eta Uxue Mugartegi, sariagaz
Sariketa
Ipuin eta marrazki lehiaketaren sari banaketak hiru irabazle batu zituen udaletxeko balkoian: 8 eta 12 urteko mailan, Uxue Mugartegirena izan zen ipuin saritua, eta Elaia Gogenolarena, marrazkia. 18 urtetik gorakoen mailako saria Ane Orbeak eskuratu zuen. 30 lan aurkeztu dituzte guztira, lehiaketara. 12 eta 18 urte artekoen atalean, baina, ez du inork lanik aurkeztu, eta udalak esan du, datorren urtean hori gerta ez dadin lan egingo dutela. “Epaimahaiak esan du lanek kalitate handia daukatela, eta lehiaketak harrera ona izan du”. Txalo artean jaso zituzten sariak, plaza bete jenderen aurrean. Erromeria hasi aurretik, jan-edanerako tartea hartu zuten. Playbackagaz eta erromeriagaz agurtu zuten atzoko eguna.
[IKUSI San Gregorio Eguna]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.