Santi Brouard kiroldegiko estalkia konponduko du Lekeitioko Udalak
Santi Brouard kiroldegiko futbito eta multikirol kantxako erreteila oso egoera txarrean dagoela eta, zaharberritze lanak lehen bait lehen egitea ezinbestekotzat jo du Lekeitioko Udalak. “Euria denean ezinezkoa izaten da erabiltzea, behegainean potzuak sortzen dira eta, horrela, bertan edozein ekintza egitea arriskutsua bihurtzen da”, azaldu dute.
Obra hau, Deck sistema bidez, eta gaur egun dagoen materialaren gainetik egingo dela jakitera eman du udalak, et obra, uda sasoian gauzatzea nahi dute.
“Santi Brourad Kiroldegian egiten ari diren obren zati bat besterik ez da teilatu hau, itsasora ematen duen fatxada eta barruko egituraren beste zati bat ere konpondu egingo baidira”. Azken hau, azken hilabeteetan agertutako ezustekoa izan dela zehaztu du udalak, eta derrigorrezkoa dela konpoketa lanak egitea.
Guztira, aurten, kiroldegiko teilatuan, fatxadan eta egituran 138.000 euro gastatuko ditu udalak.
Erretila konpondu ahal izateko adjudikazio prozesua martxan jarri dute, eta maiatzaren 23a arte izango dute enpresek aurrekontuak eta proposamenak egiteko aukera.