Gipuzkoako zesta-punta federazioak bultzatuta, zapatuan [maiatzak 7], Gipuzkoako klubetako benjamin, alebin eta txikien mailako topaketa egin zen Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan.
Mutrikuko zesta-punta topaketak. Argazkia: Danok Bat pelotazale elkartea
Topaketan parte hartu zuten pilotari gehienak Mutrikuko Danok Bat pelotazale elkartekoak izan baziren ere, horiekin batera, Andoaingo, Donostiako, Zumaiako, Hondarribiako eta Tolosako zesta-punta klubetakoak ere izan ziren. Guztira, 60 bat lagun batu ziren, banaka edo bikoteka kinielak jokatzeko.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, topaketa oso ondo joan zen, eta aurrera begira ere Euskal Herriko klubekin batera topaketa gehiago egiteko asmoa dutela azaldu dute Danok Batekoek.