Gorrotoaren sustapena eta gorroto krimenak zuzenean daude lotuta. Esaldi horrekin abiatzen du SOS Arrazakeriak gorrotoaren diskurtsoaren kontra abiatu duen kanpainaren oharra. “Hitzek eragina dute eta maiz talde gutxituen eta etorkinen kontra erabiltzen diren armak bilaka daitezke sare sozialetan”, gaineratzen du. Gipuzkoako SOS Arrazakeriak Europako PRISM egitasmoan parte hartzen ari da, eta horren barruan BERRIA Taldearekin hitzarmen bat sinatu du kanpaina zabaltzen laguntzeko.
Europako hainbat herrialdeetako hedabideekin ari dira egiten PRISM egitasmoa, eta helburua da sare sozialetako gorrotoaren diskurtsoak atzeman, saihestu eta aurre egitea. HITZA eta BERRIAz gain, Italia, Frantzia, Errumania, Erresuma Batua eta Espainiako hedabideak ari dira parte hartzen. Sare sozialetan gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko hashtag bat eta hainbat mezu zabaldu nahi dituzte:
1. RT Interneten intolerantzia eta arrazakeriaren kontra #stopgorrotoarendiskurtsoari
2. Partekatu bideoa intolerantzia adierazpenak deusezteko #stopgorrotoarendiskurtsoari
3. Hitzak armak dira RT gorrotoaren diskurtsoa borrokatzeko #stophatespeech
4. Jarrai gaitzazu internet gune hobeagoa bihurtzeko #stopgorrotoarendiskurtsoari
5. Partekatu gure kanpaina internet gune inklusiboa izateko #stopgorrotoarendiskurtsoari
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.