Bizkaiko Eskolarteko Atletismo finalean bigarren postua lortu ostean, Euskadiko kirol jokoetan parte hartzeko txartela lortu du Markina-Xemein Atletismo Taldeko gazte mailako nesken taldeak. Horrenbestez, hilaren 28an jokatuko den txapelketan honako atletek parte hartuko dute: Maixa Aspiazu, Amaia Ugarte, Libe Arrate, Sofia Zacharova, Izaro Larrinaga, Saioa Telleria, Ane Meabe eta Sara Asenjo.
Markina-Xemeingo Atletismo Taldeko kideak. Argazkia: Markina-Xemein Atletismo Taldea
Durangoko Landakoko Atletismo pistan jokatutako Bizkaiko txapelketan parte hartu zuten Markina-Xemeingo beste taldeek ere emaitza oso onak lortu zituztela jakitera eman dute taldeko arduradunek. Txikien mailako taldeak bigarren postua lortu zuen, eta mutilen ume mailako taldeak, ostera, seigarren amaitu zuen.