Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldian bosgarren postua lortu du Mutriku Sokatira Taldeak, 680 kiloko kategorian.Taldeak 3 puntu lortu zituen zapatuko [maiatzak 6] saioan, eta sailkapen orokorrean, postu bat galdu dute. Momentuz, bosgarren postuan daude, 6,5 punturekin.
Antolatzaileen esanetan, tiraldiak, oro har, politak izan ziren. Aurten, berritasun modura, beste zelai batean egin zen saioa, eta dena ondo joan zela nabarmendu duten antolatzaileek.
Mutriku Sokatirako Taldeko kideak, Galdonan tiraldia egiten. Argazkia: Mutriku Sokatira Taldea
Lehen jardunaldian gertatu modura, Mutrikuko Galdona auzoan jokatutako jardunaldian ere Laukizko Gaztedi A taldeak irabazi zuen. Atzetik honako taldeak sailkatu ziren: Goiherri A, Goiherri B, Gaztedi B, Mutriku, Ibarra eta Gaztedi C.
680 kiloko txapelketari dagokionez, finala maiatzaren 22an, 11:30ean, jokatuko da, Deban.
Sailkapen orokorra:
- Gaztedi A; 14 puntu
- Goiherri A; 12 puntu
- Goiherri B; 10 puntu
- Gaztedi B; 7,5 puntu
- Mutriku; 6,5 puntu
- Ibarra; 4 puntu
- Gaztedi C; 2 puntu