Andoni Lariz Frantziako Uzercheko espetxera lekualdatuko dute
Senideek HITZAri jakitera eman diotenez, Ziortza-Bolibarko presoa Uzercheko espetxera eroango dute. Larizek atzo [maiatzak 9] bertan jakin zuen espetxez aldatuko zutela, espetxeko langile batek maleta egiteko esan zionean.
Ziortza-Bolibartarra gaur [maiatzak 10] atera dute Frantziako Bois D’Arcy espetxetik. Eta senideek uste dute bihar edo etzi [maitzak 11-12] Uzercheko espetxera helduko dela.
Izatez Uzercheko espetxea Euskal Herritik gertuago badago ere, senideek azaldu dute hara autoz joan behar dutela. “Lehen, Bois D’Arcyra garraio publikoan joan ahal ginen. Orain, bai edo bai autoz joan behar gara (6 ordu inguruko bidaia)”. Dena dela, Uzercheko espetxeak “baldintza hobeak” dituela gaineratu dute.
Urrian da aske geratzekoa Lariz. “Gero eta gutxiago geratzen da, beraz, eutsiko diogu”, diote senideek.