Aulestiko Zarrabenta jatetxeko tximiniak su hartu du
Aparteko ezer ez dela esan jakinarazi dute Zarranbetako arduradunek. “Tximiniak su hartu du. Baina ez da asko erre”. Hasiera baten, jatetxeko arduradunek larrialdi zerbitzuei deitu die, baina haiek Aulestira heldu direnerako sutea itzalita zegoela argitu dute. “Etxekoek itzali dute, su itzalgailuekin”.
Dena dela, suhiltzaileak, ertzainak eta osakidetzako helikopteroa urreratu dira Aulestira. Eta ondorioz herritarrek zer edo zer gehiago gertatu dela uste izan dute.
Dena dela, su hartu duen tximinia itzalita egoten dela esan dute Zarrabentakoek. “Tximini hori itzalita egoten da. Beraz, arrakalaren bat edo edukiko zuen”.