Euskararen normalizazio prozesuan pauso bat gehiago eman eta HITZA proiektua diruz laguntzea adostu du Ziortza-Bolibarko Udalak.
Biztanleko hiru euroko diru laguntza emateaz gain, auzoetako herritarrek HITZA eskuratzeko
hutsik zeuden buzoiak erabiltzeko proiektua onartu du.
Aurrerantzean, auzoetan okinagaz ogia hartzen ez duten herritarrek
HITZA auzoetako buzoietan jaso ahal izango dute. Izan ere, orain arte okinaren zerbitzua erabiltzen ez zuten auzoetako bizilagunek ezin zuten eskualdeko egunkaria euren etxeetan jaso. Orain, ostera, hutsik zeuden auzoetako buzoi horiei erabilpena eman eta HITZA bertan jaso ahalko dute.
Argazkian, ezkerretik eskumara, Larraitz Ibaibarriaga (HITZA), Ama Lur Bedialauneta (HITZA), Alberto Garro alkatea eta Ana Arriaga zinegotzia.
Udalak, gainera,
HITZA buzoietan
jasotzeko sistema bide ezberdinetatik jakinaraziko die herritarrei: etxeetara banatutako eskuorriekin, mugikor bidez (Whatsapp) eta udalak herrian dituen pantaila digitalen bidez.
Argazkian, ezkerretik eskumara, Ama Lur Bedialauneta, Larraitz Ibaibarriaga, Rakel Gandiaga zinegotzia, Alberto Garro eta Ana Arriaga zinegotzia.