Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre jo dute Larruskain parean, Markina-Xemeinen
Volkswagen Polo markako auto batek eta kamoi batek istripua eduki dute gaur, 15:00ak aldera, Markina-Xemeingo Larruskaingo bidegurutze parean. Autoa Markina-Xemeindik Ondarroarantz zihoan, eta kamioia Ondarroatik zetorren. Bi ibilgailuek aurrez aurre jo dute, eta ondorioz, autoa gidatzen zihoan emakumezkoa harrapatuta geratu da.
Ertzaintzak HITZAri jakin eragin dionez, istripua dela eta, errepidea itxita geratu da, bi noranzkoetan. “Suhiltzaileak joan behar izan dira emakumea askatzeko”. Errepidea 17:00ak aldera zabaldu dute.
Emakume Galdakao-Usansoloko ospitalera eroan dute, zaurituta.