Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bizkaiko Dantzari Egunak 75 talde batuko ditu Lekeitioko plazan

Eider Mugartegi
Lekeitio
2016/05/12
Lekeitio prest dago domekan [maiatzak 15] Bizkaiko Dantzari Eguna hartzeko. Gaur [maitzak 12] bertan aurkeztu dute egitaraua Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko arduradunek, Bilbon. Koldo Goitia Lekeitioko alkatea eta Mertxe Arrizubieta zinegotzia ere ekitaldian egon dira. 3.000 dantzari baino gehiago batuko dira Lekeition. Guztira, Bizkaiko dantzarien jaialdian 75 taldek parte hartuko dutela jakitera eman dute antolatzaileek. Beraz, urtero modura, jai handi bat izatea espero dute.
Koldo Goitia Lekeitioko alkatea Bizkaiko Dantzari Egunaren aurkezpenean. Argazkia: Txebi Arriaga

Koldo Goitia Lekeitioko alkatea Bizkaiko Dantzari Egunaren aurkezpenean. Argazkia: Txebi Arriaga

11:00etan hasiko da jaialdia dantzari taldeen kalejiragaz. Dantzari guztiak Ateatik Independentzia plazara joango dira, batzuk Goiko kaletik eta besteak Eskolapetik igaroko direlarik, eta ondoren alardea egingo dute plazan. Dantzari dantzak, Gipuzkoako Dantzak, Arku Dantza, Eltziegoko Dantzak, Gorulariak eta Kaixarranka dantzatuko dituzte, besteak beste, Larrain Dantzagaz amaitzeko. Egun osoko jaia Eguerdiko dantza ekitaldia dantzari egunaren muina bada ere, ekintza gehiagok osotuko dute domekako jaia. 11:00etan hasita Folklore Azoka egongo da Eskolapean, horretaz gainera, postuak jarriko dituzte portuan eta 16:30ean erromeria egongo da Luhartz taldeagaz plazan. Lekeitiora, dantzariz betetako  114 autobus etorriko direla aurreikusten dute. Hori dela eta, dantzari eguna lasaitasun guztiagaz igaro ahal izateko, neurri bereziak hartuko ditu udalak. Gaur hasita, esate baterako, utzik egon beharko da Arropain auzoko aparkalekua. Herriaren sarreran dagoen aparkaleku hori autobusentzako gordeko dutela jakitera eman du alkateak. Autobusak aparkatuko dituzte bai eta osasun etxearen aurrean eta eskola publikoaren inguruetan ere.
Gaur Bilbon egin den Bizkaiko Dantzari Egunaren aurkezpena. Argazkia: Txebi Arriaga

Gaur Bilbon egin den Bizkaiko Dantzari Egunaren aurkezpena. Argazkia: Txebi Arriaga

Dantzariak ikusi eta jaiaz gozatzera joango direnek, bestalde,  Ispasterrera norantzan dagoen sarreran aurkitzen diren aparkalekuetara bideratuko dituzte. Inguru horretan dauden Zatika eta Gardatako Bizkaibus geralekuak ere kendu egingo dituzte. Horrez gain, Artadi mahastia ere aparkaleku modura erabiliko dela zehaztu du Lekeitioko alkateak.
«60 bolondres, ertzainak eta udaltzaingoa ibiliko dira zirkulazio guztia bideratzen».
Eskolapea ere, ordu erdiz itxita egongo dela jakitera eman dute. «3.000 dantzari joango dira Ateatik plazara eta kalejirak irauten duen bitartean errepidea moztuta egongo da». Moila, portua eta gasolindegi ingurua ere auto barik egongo dira asteburuan. «Portutik kenduko dira autoak eta zirkulazioari itxita egongo da». EGITARAUA:
  • 11:00. Taldeen kalejira.
  • Folklore Azoka Eskolapean.
  • 11:30. Dantza ekitaldia plazan.
  • 16:30. Erromeria Luhartz taldeagaz Independentzia plazan.
DANTZAK:
  • Dantzari dantza: Agintariarena, Zortzinangoa, Ezpata Joko Txikiak, Banangoa, Binangoa, Ezpata Joko Nagusia, Launangoa, Makil Jokoa, Txotxongiloa.
  • Gipuzkoako dantzak: Agurra, Makil Txiki, Zinta Dantza.
  • Dantzari ertainak-txikiak: Txulalai, Zazpi jauziak, Zapatain dantza eta Baztango esku dantza.
  • Ibarzabal-arku dantza
  • Eltziegoko dantzak: Correcalles, La Danza, Cuatro Calles, Arbol, Jota.
  • Gorulariak: Domingiloa eta Arku dantza.
  • Dantzari ertainak-txikiak: Marianak, Grago eta Larraburu.
  • Kaixarranka
  • Larrain dantza

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.