Aurrelari mutrikuarra irabazle nagusia izan da kinieletan, bakarka eta bikoteka (aurrelari moduan). Beraz,
hirugarrenez, Hiruko Koroaren jabe egin da.
Kinieletan, esaterako, Mendizabalek 170 irabazi ditu. Bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren postuetan geratu dira, hurrenez hurren, Jon Zulaika donostiarra (100 kiniela), Iñigo Gorostola
Arrieta durangarra (92), Markina-Xemeingo Jonathan Etxebarrieta
Etxeba (81) eta Iñaki Garcia
Garita durangarra (80).
Bakarkako txapelketan, mutrikuarrak 39 garaipen eduki ditu. Arrieta (25) eta Zulaika (15) bigarren eta hirugarren geratu dira. “Alde handiarekin irabazi du Mendizabalek”.
Bikoteka ere aurrelarien artean mutrikuarra nagusi izan da (23 kiniela). Zulaika (16) eta Airreta (12) bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren.
Erik Mendizabal. Argazkia: Dania Jai Alai
Atzelariei dagokienez, Iñaki Urbieta zumaiarra eta Ibon Aldazabal berriatuarra hurre ibili dira; Urbietak 15 kiniela irabazi ditu eta Aldazabalek 14. Alberto Urtaran gasteiztarra hirugarren geratu da (13 kiniela).
Denboraldia honetan
puntistak berandu heldu direla jakitera eman dute Dania Jai Alaiko ordezkariek. “Jokalariei bisak berandu eman dizkie, eta tantaka joan dira heltzen”. Aurten, Dania Jai Alaiko pelotarien taldera gehitu direnen artean daude Xabi Barandika (Gernika-Lumo), Aimar Aldazabal (Berriatua), Unai Lekerika (Gernika-Lumo),
Jokin Arbe (Markina-Xemein), Kevin Ithurria,
Jon Zabala (Markina-Xemein) eta David Iturbide (Noain).
Beste alde batetik, frontoiak utzi dituztenak daude: Andoni Etxaniz
Arriaga, Ricardo Solozabal, Jose Ramon Oyarbide, Aitzol Larruskain
Olate, Xabier Lopetegi
Arregi eta Jose Nava
Ulises.
Pilotari berriak. Argazkia: Dania Jai Alai