Lekeitioko I. Herri Arteko Paleta Goma Txapelketa jokatzen hasiko dira zapatuan [maiatzak 14], Santi Brouard frontoian.
Hamabost udalerritako partaideak jokatuko dituzte maiatzeko asteburuetan lehian egongo diren final zortzirenak: Zierbana, Berango, Mungia, Gizaburuaga, Mendexa, Larrabetzu, Lekeitio, Bakio, Aixilieta, Ezkarai, Ispaster, Amoroto, Soraluze, Getxo eta Ea.
Partidak Lekeitioko Santi Brouard frontoian eta Amorotoko frontoian jokatuko dira, eta lehenengo jardunaldia, Lekeition izango da, 09:45ean hasita. Zierbanako eta Berangoko partaideak jokatuko dute lehenengo eta Mungia eta Zierbanako partaideen arteko partida egongo da ondoren.
Pala Txapelketa.
Maiatzaren 20an eta 21ean jokatuko dira hurrengo final zortzirenetako partidak Amorotoko frontoian.
Maiatzaren 28an, berriz, Lekeition izango dira norgehiagokak.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, final laurdenak
ekainaren 4ko asteburuan jokatuko dira eta finalerdiak
ekainaren 11ko asteburuan. Finala
ekainaren 25eko asteburuan izango dela baieztatu dute.
Txapelak jantzi eta garaikurrak eramango dituzte etxera, Lekeitioko lehenengo paleta goma txapelketako irabazleek.
FINAL ZORTZIRENETAKO EGITARAUA:
Maiatzak 14 (09:45, Lekeitioko Santi Brouard frontoian)
- Zierbana-Berango
- Mungia-Zierbana
Maiatzak 20 (18:00, Amorotoko frontoian)
Maiatzak 21 (09:45, Amorotoko frontoian)
- Larrabetzu-Lekeitio
- Bakio-Aixilieta
- Ezkarai-Ispaster
Maiatzak 28 (09:45, Lekeitioko Santi Brouard frontoian)
- Amoroto-Soraluze
- Getxo-Ea