Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Markina-Xemeingo merkatarien elkarteko dendak kalera aterako dira 10. urteurrena ospatzeko

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2016/05/12
Ona badago Zelaian eta euria balego frontoian. Egiten duena egiten duela ere, kalera aterako dira Markina-Xemeingo merkatariak, elkartearen 10. urteurrena herritarrekin ospatzeko. Ilusio guztiagaz prestatu dute, zapatuan [maiatzak 14], 10:00etatik aurrera zabalik egongo den azoka berezia. Txosna, musika eta sukaldaritza tailerragaz girotuko dute Zelaian jarriko duten merkatua.
Hemen be bai elkarteko kide batzuk Gabonetako sari banaketan. Argazkia: Hemen be bai

Hemen be bai elkarteko kide batzuk Gabonetako sari banaketan. Argazkia: Hemen be bai

Hemen Be Bai elkarteko 23 dendek aterako dituzte produktuak kalera: Itxurriño altzariak, Josune, Mafre, Kukubiltxu, Txispita, Txanbelin, Onkaia, Euskitze, SK8, Nerea, Artibai Optika, Ixaie, Ule Motx, Jaia Alai, Itxas Lur, Maria Jesus janari denda, Casa Pepa, Makina, Baskaran, Esti Olasolo diseinua, Loirats, Alarabi eta Amandarokua. Beraz, era guztietako produktuak eskuratzeko aukera egongo da, arropa, janari, osagarri eta betaurrekoak besteak beste. Egun osoan zabalik Denden postuak bata bestearen ondoan jarrita egongo dira eta sarrera Iru Zubi aurrean egongo da. Ekitaldietako eskenatokia, bestalde, erdian ipiniko dute. «Txosna bat ere egongo da egun osoan zabalik», azaldu dute elkarteko arduradunek. 10:00etatik 17:00etara egongo dira postuak zabalik, etenik barik. 11:00etan, berriz, Kalapitxiren kontzertua egongo da eta 13:00etan, apirilean egindako argazki lehiaketako saridunari 200 euroko txartela emango diote, elkarteko dendetan gastatzeko. Arratsaldean, ostera, umeentzako sukaldaritza tailerra egongo da Itsas Lur jatetxearen eskutik eta 18:00etan kontzertua emango du Itzalak taldeak. Herriko merkatari elkartearen jaiaren helburua herritarrekin ospatu eta bide batez herrian dauden aukerak erakustea ere bada. «Batzuetan herritik kanpo joaten da jendea erostera eta bertan ere eskaintza zabala daukagula erakutsi nahi diegu». Herritarren iritzia ere jaso nahi du elkarteak, eta horretarako, galdeketa anonimo bat ere prestatu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.