Bermeo eta Elantxobe batuko dituzte bihar, itsas zeharkaldian A.M.M.
Belaontzien Nabiga360 ligaren lehen itsas zeharkaldia bihar egingo dute, Bermeo eta Elantxobe artean.Hain zuzen ere, liga horretako lehenengo proba puntuagarria izango da, eta besteak beste, Bermeoko Galerna Bela elkarteko kideek parte hartuko dute.Guz...
Hain zuzen ere, liga horretako lehenengo proba puntuagarria izango da, eta besteak beste, Bermeoko Galerna Bela elkarteko kideek parte hartuko dute.
Guztira, Bermeo, Mundaka eta Elantxobeko dozena bat belaontzik lehiatuko dute zeharkaldia.
10:00etan Bermeoko portuan egingo dute patroien batzarra, eta amaitu ostean abiatuko dira belaontziak olatu hormaren paretik. Bi itsas miliatako zeharkaldia izango da.
Elantxoben elkarregaz bazkalduko dute, eta bazkalostean egingo dute sari banaketa ekitaldia. Bermeorako itzulera librea izango da.