Herri Arteko Paleta Goma Txapelketa jokatuko dute, Lekeition
Bihar jokatuko dira lehen final zortzirenak, Santi Brouard frontoian. Hamabost udalerritako partaideak neurtuko dira, estreinako, norgehiagokanLekeitioko I. Herri Arteko Paleta Goma Txapelketa jokatzen hasiko dira bihar, Santi Brouard frontoian. Hamab...
Bihar jokatuko dira lehen final zortzirenak, Santi Brouard frontoian. Hamabost udalerritako partaideak neurtuko dira, estreinako, norgehiagokan
Lekeitioko I. Herri Arteko Paleta Goma Txapelketa jokatzen hasiko dira bihar, Santi Brouard frontoian. Hamabost udalerritako partaideak jokatuko dituzte maiatzeko asteburuetan lehian egongo diren final zortzirenak: Zierbana, Berango, Mungia, Gizaburuaga, Mendexa, Larrabetzu, Lekeitio, Bakio, Aixilieta, Ezkarai, Ispaster, Amoroto, Soraluze, Getxo eta Ea.Partidak Lekeitioko Santi Brouard frontoian eta Amorotoko frontoian jokatuko dira, eta lehenengo jardunaldia Lekeition izango da bihar, 09:45ean hasita. Zierbanako eta Berangoko partaideek jokatuko dute lehenengo, eta Mungia eta Zierbanako partaideen arteko partida egongo da ondoren.
Maiatzaren 20an eta 21ean jokatuko dira hurrengo final zortzirenetako partidak, Amorotoko frontoian. Maiatzaren 28an, berriz, Lekeition izango dira norgehiagokak.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, final laurdenak ekainaren 4ko asteburuan jokatuko dira, eta finalerdiak, ekainaren 11ko asteburuan. Finala ekainaren 25eko asteburuan izango dela baieztatu dute.
Txapelak jantzi eta garaikurrak eramango dituzte etxera Lekeitioko lehenengo paleta goma txapelketako irabazleek.